Ekitaldia

GAMEGUNE


eSport-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune. Haren ospea handituz joan da, Euskal Encounter barruan, 11 urtez, eta Counter Strike 1.6 du joko izarra.

Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa hasi zen, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen, gastu guztiak ordainduta, finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako 21 taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 13 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan, eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketaren barruan. 2014 urtean Euskalduna Jauregian egin zen lehen aldiz ekitaldi bereizi gisa, 2015 urtean Guggenheim Bilbao Museoan, 2016 urtean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, 2017 urtean Donostiako Tabakaleran eta 2018 urtean Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Aurten, Euskaltelen egoitzan egingo da (Bizkaiko Teknologia Parkean).

ASISTIR AL EVENTO


Será posible asistir como espectador a las competiciones que se desarrollará en Gamegune.

La entrada será libre, por riguroso orden de llegada al recinto, hasta completar el aforo.

Si se abandona el recinto, se podrá volver a acceder, siempre que la capacidad del aforo lo permita.

Para cualquier duda o consulta: admin@gamegune.org

LEKUA


Euskaltelen Egoitza

Bizkaiko Teknologia Parkean kokatua, Derion.

Euskaltel auditorioa

Kokapena

Deriok Mungia eta Laukarizeko lurrak ditu iparraldeko mugan, Zamudio ekialdean, Bilbo hegoaldean eta Sondika eta Loiu mendebaldean.

Errepide bidez komunikazio oso onak ditugu: batetik, Bi-631 autobiaren bidez Mungiarekin eta Bizkaiko ekialdeko kostaldearekin lotura dugu; bestetik, Txorierriko korridoreak, N-637 errepideak, Bilboko hegoaldera eta Nerbioi itsasadarraren eskuin nahiz ezkerraldera darama norako batean, eta Donostiara beste norakoan, Erletxes parean A8 autobidearekin lotuz.

Garraiobide publikoari dagokionez, Bizkaibus autobus-zerbitzuak Bilborekin lotzen du Derio, baita gertu dauden eta/edo garrantzitsuak diren beste gune batzuekin ere (EHU/UPV, Gurutzetako Ospitalea, Bizkaiko Parke Teknologikoa...). Eusko Trenbideak Lezama-Bilbao linea eskaintzen du, duela gutxi Bilboko metroaren 3. linearekin lotu dena.

Gainera, autobiaz, Bilboko aireportua (BIO) 5 kilometrora dago soilik, eta nazioarteko lotura ugari ditu.

Udalerria, Derio