Giants Gaming nagusitu da x6tence taldearen aurka jokatutako finalean

Giants Gaming nagusitu da x6tence taldearen aurka jokatutako finalean

Giants Gaming taldea izan da Gamegune 21 lehiaketaren garailea (3-0), x6tence boskotearen aurka jokatutako finalean. Emozio eta maila handiko finalaurrekoetan erori dira Exile eta Mad Lions taldeak.

Irabazleak 12.000 euro eskuratu ditu; bigarren sailkatuak, berriz, 6000 euro; eta 3000 euro lortu dituzte hirugarren eta laugarren taldeek.

Txapelketa Bizkaiko Parke Teknologikoan kokatuta dagoen Euskaltelen egoitzan burutu da, eta partidak CS:GO bideo-jokoan adituak diren Sergio P eta Pitu Herranzek casteatu dituzte.

Gainera, GameguneTV programaren edizio berria izan dugu, Euskaltelen egoitzatik zuzenean, eta lehiaketaz gain, kirol elektronikoen munduko berritasunak izan dira saioaren ardatz. Alxshow jokalari eta eSports eremuan adituak aurkeztu du zuzeneko telebista saioa, eta gonbidatuen artean aurpegi ezagunak izan ditugu: CS:GO bideo-jokoan aritzen den Vodafone Giants taldeko Aidy García Cortés eta Team Spain Overwatch taldeko Manuel “Ness” Baron jokalariak, esaterako.