S2V taldea, Gamegune 20 txapelketan nagusi

S2V taldea, Gamegune 20 txapelketan nagusi

  1. Euskal Encounterren baitan burutu den Gamegune 20 lehiaketaren finalean, S2Vesports nagusitu da Kawaiikiwis taldeari irabaziz. Mila esker bertan parte hartu duzuen guztioi! Ikusgarria izan da eskaini diguzuen jokoa!

Gamegune vs Euskal Encounter txapelketa honetan, ekimen biek antolatutako partidak jokatu dituzten taldeak jarri dira aurrez aurre. Eta emozioz beteriko finalak eman dio amaiera Circuito Tormenta lehiaketaren udako denboraldiari.

Aurten, lehen aldia izan da Gamegune eta Euskal Encounter Circuito Tormentaren League of Legends txapelketaren barruan lehiatu direla, Barón kategoriaren barne. Kirol elektronikoen alde egiten dugun apustuaren aitorpena izan da hori, eta aho zapore bikaina utzi gaitu.

Guztira, 57 izan ziren lehiaketa honetan parte hartu duten taldeak. Gainera, kanporaketa lehia biziak ikusteko aukera izan dugu.