Estatuko eSports talde onenak aurrez aurre jarriko dituen Gamegune 21 lehiaketa bihar jokatuko da

Estatuko eSports talde onenak aurrez aurre jarriko dituen Gamegune 21 lehiaketa bihar jokatuko da

Euskaltel Konekta Fundazioak antolaturiko Estatuko eSports txapelketa beteranoenaren 21. edizioa jokatuko da bihar, larunbata. Gamegune lehiaketak maila goreneko jokalari-taldeak elkartuko ditu Counter Strike Global Offensive (CS:GO) bideo-joko ospetsuaren inguruan. Playoff formatuan jokatu den lehiaketa honetan, 24.000 euro banatuko dira saritan: 12.000 euro irabazlearentzat, 6000 euro bigarren sailkatuarentzat eta, azkenik, 3000 euro hirugarren eta laugarren sailkatutako taldeentzat.

Euskaltelen egoitzan, Bizkaiko Parke teknologikoan, gauzatuko den lehiaketa ikustera bertaratzen direnek lehen mailako lau jokalari-talde profesionalek eskainiko duten ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute: Exile, Mad Lions Ec, Vodafone Giants eta x6tence. Kirol elektronikoetako jokalari izarrek, nazionalitate desberdinekoek, ikuskizun handia ziurtatuko dute eta, beraz, milaka ikusle espero dira internet bidez eskainiko diren partidetan. Gainera, gaztelaniaz, errusieraz eta portugesez jarraitu ahal izango dira.

Txapelketa in situ ikustera gerturatuko direnak izango dira, ordea, gehien disfrutatuko dutenak. Izan ere, eszenografia zaindua, bi pantaila erraldoi eta oholtza ikusgarria aurkituko dute aretoan. Bertan, jokalariez gain, casterrak izango dira; hau da, partidak zuzenean komentatuko dituzten esatariak: Sergio G eta Pitu Herranz.

Hala ere, gerturatu ezin dutenek Gameguneko Twitch kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dute lehiaketa (wwww.twitch.tv/gamegune), eta esatarien zuzeneko iruzkinak entzuteko eta konektatuta dauden pertsonekin hartu-emanean aritzeko aukera edukiko dute.

Lehiaketa azaroaren 23an goizeko 10:00etan hasiko da, finalaurrekoetarako zozketarekin. Arratsaldeko 17:00ak aldera, berriz, final handia jokatuko da eta 12.000 euro egongo dira jokoan.

Gamegune TV

Txapelketaren harira, GameguneTV programaren edizio berria eskainiko da, Twitch-eko kanalaren bitartez, Euskaltelen egoitzatik zuzenean. Lehiaketaz gain, kirol elektronikoen munduko berritasunak izango dira saioaren ardatz.

Espazio honetan eSports komunitatearentzat interesgarriak izango diren gaiak landuko dira, hainbat partner, youtuber, programatzaile, jokalari zein bestelako gonbidatuen parte-hartzearekin. Gai desberdinak landu, esperientziak kontatu eta Gamegune txapelketek izan duen bilakaeraren inguruan mintzatuko dira.

Alxshow jokalari eta eSports eremuan adituak aurkeztuko du zuzeneko telebista saioa, eta gonbidatuen artean aurpegi ezagunak izango ditugu: CS:GO bideo-jokoan aritzen diren Vodafone Giants taldeko Aidy García Cortés eta Team Spain Overwatch taldeko Manuel “Ness” Baron jokalariak, esaterako.

Euskaltel Konekta fundazioak kirol elektronikoen inguruko ekimenetan duen eskarmentuak eta bideo-jokoen garapen konpainiekin lortu dituen akordioek erakargarritasuna ematen diote Gamegune 21 txapelketari, eta zale askoren interesa piztu du.