GameGune 2022


Hemen da 2022ko GameGunea!

Aurtengo Game Gunean, ekitaldi hauek antolatuko dira:

  • Gonbidapen bidezko Valorant-en lehiaketa profesionala, 10:000 € banatuko dituena saritan
  • League of Legends-en Circuito Tormentako geraleku bat, 3.000 € banatuko dituena saritan
  • Valorant-en Circuito Tormentako geraleku bat, 3.000 € banatuko dituena saritan
  • Showmatch, gonbidatu bereziekin

Lehiaketa guztiek onlineko sailkapen-fase bat izango dute, eta parte hartzeko aukera izango duzu.

Azaroaren 25ean eta 26an izango dira finalak, BAT | B Accelerator Tower-en (On Diego López Haroko kale nagusia,1. 48001 Bilbo).

Ekitaldia online emango dugu Twitcheko gure kanalean.

EKITALDIAREN LEKUA

BAT | B Accelerator Tower

On Don Diego López Haroko kale nagusia,1. 48001 Bilbo

Metro-geltokia: Abando

Informazio gehiago: Bacceleratortower

Hiria, Bilbo

Bilbo, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu ekonomikoa, milioi bat biztanletik gorako metropoli-eremu baten erdigunea da. Hiri modernoa eta orekatua da, efizientea, abegitsua eta erakargarria bizitzeko, lan egiteko, inbertitzeko eta bisitatzeko.

Informazio gehiago: BilbaoTurismo

EGUTEGI OROKORRA

Azaroak 25

  • 12:00 CT LOL (Bo3)
  • 16:00 CT VAL (Bo3)
  • 16:00 Hitzaldia "BISONS ECLUB zerotik"
  • 17:00 Hitzaldia "Noob izatetik pro izatera"
  • 19:00 Showmatch

Azaroak 26 – Azken fasea (presentziala)

  • 12:00 Finalerdia#1 (Bo3)
  • 15:00 Finalerdia#2 (Bo3)
  • 17:00 Showmatch
  • 19:00 Finala (Bo3)