League of Legends - I txapelketa


Ekaitza Gamegunera iritsi da

Ekaitza gertu dabil. 2019an Gamegunek adrenalinaz eta dibertsioz beteriko bi edizio izango ditu. Uda baino lehen Gamegune 20 txapelketaz gozatuko dugu eta, urtea amaitu baino lehen, Gamegune 21 abian jarriko dugu. Biak LOL eta CSGO jokoetan oinarrituko dira lehen aldiz emango den enfrentamendu harrigarriarekin: Gamegune vs Euskal Encounter!

Hasteko, Gamegune 20 Ekaitza Zirkuituan sartuko da bete-betean. Maiatza hasieran lehen LOL partidak jokatzen hasiko dira eta final handia uztailan burutuko da, Euskal Encounterraren baitan, eta kategoria handiena izango du Ekaitza Zirkuituan. Eszenatoki paregabea izango da talde onenen norgehiagokez disfrutatzeko!

Euskal Encounterren ospatuko den LOL bideo-jokoaren final handia baino lehen, apirilaren 29an abiatuko den txapelketa jokatuko da. Egun horretan irekiko da www.gamegune.org . webgunearen bitartez egingo den izen-ematea. Maiatzaren 11an, eta bi asteetan zehar, lehen onlineko txapelketa jokatuko da, eta lehen fase hori maiatzaren 24an gauzatuko den final handiarekin amaituko da. Bertatik, final- laurdenetarako sailkatuko diren 8 talde irtengo dira.

LOL jokoaren bigarren lehiaketa maiatzaren 27an jarriko da martxan, lehen txapelketaren ezaugarri berberekin. Egun horretan irekiko da izen-ematea eta partidak ekainaren 3an hasiko dira. Hiru asteren ostean, beste 8 talde sailkatuko dira.

Aurrez-aurrekoen txanda iritsiko da orduan. Euskal Encounterraren baitan, uztailaren 26an eta 27an, aldez aurretik sailkapena eskuratu duten 16 taldeak euren artean lehiatuko dira finalerdira iritsiko diren Gameguneko bi talde aukeratzeko. Aldi berean, uztailaren 26an eta 27an zuzeneko partidak jokatuko dira Euskal Encounterrean bertan beste bi talde aukeratzeko. Hau da, Gameguneko jokalarien eta Euskal Encounterreko parte-hartzaileen arteko borroka, eta uztailaren 28an eSportsen milaka zaletu bilduko dituzten finalerdi eta final gutiziatuak.

Ekaitza Zirkuituko puntuak irabazteko lehiatuko dira jokalariak. Izan ere, RIOTen txapelketa amateur ofizialak, jokoen publisherrak eta Estatuan burutzen diren hainbat ekitaldi biltzen dituen zirkuitu horrek gehiengo kategoria eman dio Euskal Encounterrari. Horrela, lehiaketa eta partida guztiak jokatu ondoren puntuazio gehien eskuratu duten taldeak Ekaitza Zirkuituaren final handirako sailkatuko dira.

Bestalde, CSGO bideo-jokoaren finalak ere Euskal Encounterrean egingo dira. Kasu honetan, txapelketan parte hartzeko gonbitea jasoko duten Estatuko eta nazioarteko 16 talde profesional lehiatuko dira. 20.000 euroko saria lortzea izango dute helburu Estatuko talde onenek eta Europako lehen mailako hainbat taldek.

Gainera, onlineko txapelketez gain, influencer ezagunen parte-hartzea izango duten eta Twitch plataformaren bitartez igorriko diren zuzeneko programak ere egongo dira. Saioek interes handiko gaiak jorratuko dituzte: kirol elektronikoen egoera, elkarrizketak, Gameguneren historia, eta LOL eta CSGO txapelketen gainbegiratua, norgehiagoken momentu onenen edo lehiaketan jokatzen duten taldeen egoeraren analisiarekin, besteak beste.

Programa hauek hilero igorriko dira, eta lehen biak zuzenean egingo dira Derioko Euskaltelen egoitzatik. Zaleek honako estekaren bitartez jarraitu ahalko dute saioa: wwww.Twitch.tv/gamegune


Egutegia

Inskripzioa: 29/04/2019 - 10/05/2019

Lehiaketa: 11/05/2019 - 24/05/2019

# Team Status
1 Icaro´s Esports Aceptado
2 Arena Quesito Aceptado
3 BlackSun Wolvess Aceptado
4 Dead Rabbits E.C. Aceptado
5 Euskk Team Aceptado
6 Lunatic EC Aceptado
7 Rainbow Seahorses Aceptado
8 Killabeez Aceptado
9 GOLUMBIS Aceptado
10 UPCT Esports Aceptado
11 txiflotznatz Aceptado
12 PANTHERS E.C. Aceptado
13 Abyssal E.C. Aceptado
14 Versus All Aceptado
15 WNS Aceptado
16 MadBananaz Rechazado
17 HotNakedTeam Rechazado
18 Voodoo Kids Rechazado