GameGune 2023

AURKEZPENA


eSport-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune.

2003 urtean hasi zen, Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 11 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan, eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketaren barruan.

2014 urtean Euskalduna Jauregian egin zen lehen aldiz ekitaldi bereizi gisa, 2015 urtean Guggenheim Bilbao Museoan, 2016 urtean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, 2017 urtean Donostiako Tabakaleran, 2018 urtean Gasteizko Europa Biltzar Jauregian eta 2019 urtean Euskaltelen egoitzan, Bizkaiko Teknologia Parkean.

2020an eta 2021ean online egin zen, eta 2022an Bilboko B Acceletator Tower-en (BAT).

Aurten, GameGune 2023k Arabako Parke Teknologikoaren Eraikin Nagusia izango du eszenatoki.

EGITARAUA


Ostirala, maiatzak 5

  • 13:00 Inaugurazioa - Gamegune irekiera
  • 14:00 Txapelketa Haszten FIFA
  • 15:45 Haszten Esports Sari banaketa
  • 18:00 Txapelketa Valorant - Lehen mapa
  • 19:00 Txapelketa Valorant - Bigarren mapa
  • 20:00 Txapelketa Valorant - Hirugarren mapa
  • 21:00 Txapelketa Valorant - Sari banaketa

Larunbata, maiatzak 6

  • 16:00 Gamegune irekiera
  • 18:00 Txapelketa CS:GO - Lehen mapa
  • 19:00 Txapelketa CS:GO - Bigarren mapa
  • 20:00 Txapelketa CS:GO - Hirugarren mapa
  • 21:00 Txapelketa CS:GO - Sari banaketa

LEKUA


Arabako Teknologi Parkea

Eraikin nagusia Lumiere, 11 – 01510 Vitoria-Gasteiz – Araba

Auditorio Euskaltel

Hiria, Vitoria-Gasteiz

Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Arabako hiriburua da. Tamaina ertaineko hiria da, 250.000 biztanle inguru baititu; hiri trinkoa da, biologia eta paisaia aberastasun handiko ingurune batean kokatua, eta bizi-kalitate altukoa.