GameGune 2024

AURKEZPENA


Esports-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune.

2003 urtean hasi zen, Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 11 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan, eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketaren barruan.

2014 urtean Euskalduna Jauregian egin zen lehen aldiz ekitaldi bereizi gisa, 2015 urtean Guggenheim Bilbao Museoan, 2016 urtean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, 2017 urtean Donostiako Tabakaleran, 2018 urtean Gasteizko Europa Biltzar Jauregian eta 2019 urtean Euskaltelen egoitzan, Bizkaiko Teknologia Parkean.

2020an eta 2021ean online egin zen, eta 2022an Bilboko B Acceletator Tower-en (BAT).

Aurten, 2023an bezala, GameGune 2024k Arabako Parke Teknologikoko eraikin nagusia izango du eszenatoki.

LEKUA


Euskadiko Parke Teknologikoa. Vitoria-Gasteiz Campusa

Eraikin Nagusia, Lumiere, 11 – 01510 Vitoria-Gasteiz – Araba

Auditorio Euskaltel

Hiria, Vitoria-Gasteiz

Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Arabako hiriburua da. Tamaina ertaineko hiria da, 250.000 biztanle inguru baititu; hiri trinkoa da, biologia eta paisaia aberastasun handiko ingurune batean kokatua, eta bizi-kalitate altukoa.

EGITARAUA


Ostirala, azaroak 29

  • 12:00 Haszten - FC txapelketa
  • 18:00 CS2 txapelketa

Larunbata, azaroak 30

  • 18:00 Valorant txapelketa

Igandea, abenduak 1

  • Circuito Tormenta txapelketa